Talde lana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Talde lana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Talde hausnarketa

Guri burutzeko egokitu zaigun gaia orokorra, Eskola 2.0 praktika onak da. Gure taldea lau pertsonaz osatuta dago, Leire Zabala, Amets Zarraga, Iraitz Zarraga eta Xabier Zarraga, hain zuzen ere. Taldekideek ez dugu inolako arazorik izan lana banatzeko, egin beharrekoak guk geuk ezarritako epeen barruan egiteko, gainontzekoen iritziak kontuan hartzeko, … orduan. Izan ere, gure iritziz besteen iritzia edo pentsamendua kontuan izatea oso garrantzitsua da lana ahalik eta aberatsen geldi dadin eta guztion parte hartzea egoteko. Beraz, eta guzti hau esanda, esan beharrekoa da taldearen lana oso positiboki kalifikatzen dugula.



Bestalde, egokitu zitzaizkigun testuei begira, nahiko errepikakorrak iruditu zaizkigu, guztiek gaia perspektiba beretik jorratzen baitzuten. Gainera, PowerPoint-aren informazioa ateratzeko, zailtasunak izan ditugu ideiak edo argazkiak baino ez zirenez ateratzen ez gaude oso ziur autoreak esan nahi zuena ulertu dugun ala ez. Orokorrean, material interesgarria izan da irakurritakoa, baina gehiegi zela ere iruditu zaigu. Hala ere, testu horiek irakurrita, gai izan gara IKT-ek gizarteari eta beraz, eskolari eman diezazkiekeen etekinak. Kontuz ibili beharko ginateke horrekin eta trebakuntza handia jasoz apurka-apurka eskola testuinguruan txertatu. Horrela, ikasleak hezkuntzaren protagonista izateko aurrerapauso handia egingo genuke, IKTak irakaslearentzat eta orokorrean hitz eginda hezkuntza-sistemarentzat lagungarriak izan daitezkeelako arlo horretan.



Azkenik, Ikasketa Gurpila proiektuari dagokionez, nahiko interesgarria dela iruditu zaigu, baina horrela lan egitera ohituta ez gaudenez arrakasta handirik ez duela izan uste dugu. Aurkezpenetan informazioa baino ez genuela botatzen uste dut, ezer barneratu barik eta entzuleak ere ez ziren gai aurkezpen hain luzeak jarraitzeko. Azken batean, lana eta aurkezpenak egiteko denbora gehiago beharko genukeela uste dugu, eta gure partetik ardura-maila handiagoa. Bestela, ezingo litzateke proiektu hori aurrera eraman.

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Gure aurkezpena

Gaur gure aurkezpena egin dugu eta horretarako, Powtoon plataforma erabili dugu. Esteka honetan klikatuz gero aurkituko duzue: http://www.powtoon.com/show/coqKHMfxGqZ/05-facts/#/



Esan bezala, Powtoon plataforma erabili dugu eta oso plataforma erabil-erraza eta erosoa dela uste dugu. Gainera, audioa ere txertatu diogunez, horretarako programa bereziak erabili ditugu, bi zehazki: Audacity, audioetan aldaketak egiteko, eta mp4-an bihurtzeko online programa bat.

Programa hauek guztiak guztiz doainekoak dira eta oso errazak, izan ere oso intuitiboak dira. Modu honetan, erakutsi nahi izan dugu eskoletan edozein gaiko aurkezpenak egiteko erabil daitezkeela plataforma ezberdinak, eta ez betiko PowerPoint-ak. Gainera, umeentzat dibertigarriagoak dira horrelako aurkezpenak.

Egia da nahiko errepikakorra izan dela gaurko saioa, izan ere ia aurkezpen guztiak Powtoon-arekin egin ditugu, baina gurea behintzat audioa zuen eta beraz azalpen gehiago. 

Hala ere, espero dut gustatu izana!

2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Akta: 2014ko azaroaren 24a

Taldearen bilkuretako akta:  ________2014ko azaroaren 24a ________


Hasiera ordua:
16:00
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola
Amaiera ordua:
18:00
Harremanetarako arduraduna: Zarraga, Amets.
Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Zarraga, Xabier.
Antolakuntza arduraduna: Zabala, Leire.
Idazkaria: Zarraga, Iraitz.
Bertaratutakoak:
-       Zarraga, Amets.
-       Zarraga, Xabier.
-       Zarraga, Iraitz.
Bertan izan ez direnak:
-       Zabala, Leire.

Aztertutako gaiak:
  • Lana aurkezteko plataforma.
  • Aurkezpenean zer testu jarriko ditugun.
  • Testu bakoitzaren ideia nagusiak, aurretik egindako eskemetan oinarrituz.

Hartutako erabakiak:
  1. Aukeratutako plataforma: Powtoon. Izan ere askotan zuzenean hitz egiten dugunean akats ugari egiten ditugu eta aurkezpena ez da oso txukun geratzen. Plataforma honen bitartez ahotsa entzutea eta aldi berean testua agertzea lortu daiteke modu erakargarri batean.
  2. Testuetako bat kentzea erabaki dugu. Han agertzen den informazioa besteetan errepikatu egiten da eta gainera, denbora gutxi izanik oso luzea egiten zen hori sartuz gero.
  3. Aurkezpenean agertzen diren ideiak.
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizko?
Oharrak
Azaldu behar duen testu zatiaren grabazioa egitea.

Denek.


Asteazkena, 26
Ahal den kalitate onenean egitea.
Powtoon-a montatzen amaitzea + grabazioa txertatzea
Iraitz
Asteazkena, 26


2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

1. TESTUA: “De TIC a TAC, el difícil tránsito de una vocal”

Sintesia:

Aztertutako artikulu honek, ikerketa ezberdinetatik lortutako hainbat ebidentzien inguruan eztabaidatu eta argudiatzen du. Bertan, garrantzia hartzen du  hezkuntza sistemak izan ditzakeen zailtasunak. Izan ere, informazio eta komunikazio teknologiak (TIC), ikasketa eta ezagutza teknologiak (TAC) bihurtu nahi dituzte. Azkeneko prozesua zaildu egiten da ikasgelak betetzen dituzten ikasleek teknologia eran jaioak direlako, hau da, teknologiak erraztasunez erabiltzeko gai dira. Beraz, TIC-etatik TAC-etara pasatzeko ezinbestekoa da irakasleen oinarrizko formakuntza goitik behera eraldatzea.

Bost hitz gakoak:



Bi galdera:

  1. Zure ustez TIC-etatik TAC-etara pasatzea, prozesu ezinbestekoa da etorkizunari begira? Aurrerapauso bat da metodologiari dagokionez?
  2. Gaur egungo egoera eta daukagun pentsamendua ikusita, irakaslearia prestatuta ikusten duzu TAC-ak erabiltzen hasteko? Zergatik? Zer aldaketa egingo zenituzke?

Laburpena:


Gaur egun TIC-ak pil-pilean egondako gaia izan da, izan ere gobernuak hezkuntzan horiek bultzatzen saiatzen ari dira. TIC-etatik Tac-etara igarotzea da hain zuzen ere helburua, komunikazio eta informazio tresnak ikaskuntzarako prestatzea eta erabiltzea.

Hala ere, testuinguruak hau guztiz zailtzen du. Gizartearen (orokorrean) pentsamenduak dago. Honen arabera, irakasleak ezagutzen transmisoreak dira, dena jakin behar dute gero ikasleei irakatsi ahal izateko eta ikas-irakaste prozesua norabide bakarrekoa dela pentsatzen da, hau da ikasleak dira ikasten dutenak eta irakasleak berriz, irakasten dutenak. Baina, irakasleek ezin dute ikasi prozesuan zehar? Eta ikasleek? Hau ere kontuan hartzeko puntua da, izan ere gaur egungo ikasleak askotan irakasleak baino adituagoak dira teknologia berrietan, horietan murgilduta bizi baitira. Hau hezkuntzari buruz daukagun kontzepzio tradizionalak sortua izaten da.

Orokorrean, nahiz eta emaitzak oso ziurrak ez izan, (zabalegiak izateagatik, ikerketarik ez egoteagatik…), TIC-ek hezkuntzari onurak ekarri dizkiote hezkuntzari: ikasleen edukien barnerapenean laguntzen dute, ikaskuntzarekiko jarrera positiboagoa dute, parte-hartzeko gaitasunaren hobekuntza izaten dute, etab. Baina oraindik bide luzea dago TIC-en erabilera orokortzen denera arte, eta gainera, hurrengo pausorik garrantzitsuena gertatzeko (TIC-etatik TAC-etara pasatzea, hain zuzen ere) aldaketa sakona beharrezkoa da. Alde batetik, umeen parte hartzea eta autoria kotuan hartu beharko lirateke klasean, eta besteei ezagutza aportatu diezaiekeen ente moduan hartu beharko genituzke. Beste alde batetik, irakasleek IKT-ei buruzko formakuntza beharko lukete, hauek era egokian (eta ez ezagutzen transmisore huts moduan) erabil ditzaten eta azkenik, hezkuntza sistema berrikustea ere garrantzitsua izango litzateke, hori baita klasean gertatzen denaren oinarria edo ardatza.Gaur egun TIC-ak pil-pilean egondako gaia izan da, izan ere gobernuak hezkuntzan horiek bultzatzen saiatzen ari dira. TIC-etatik Tac-etara igarotzea da hain zuzen ere helburua, komunikazio eta informazio tresnak ikaskuntzarako prestatzea eta erabiltzea.


http://www.imagui.com/a/dibujo-sobre-informatica-irepGKko9 


Hala ere, testuinguruak hau guztiz zailtzen du. Gizartearen (orokorrean) pentsamenduak dago. Honen arabera, irakasleak ezagutzen transmisoreak dira, dena jakin behar dute gero ikasleei irakatsi ahal izateko eta ikas-irakaste prozesua norabide bakarrekoa dela pentsatzen da, hau da ikasleak dira ikasten dutenak eta irakasleak berriz, irakasten dutenak. Baina, irakasleek ezin dute ikasi prozesuan zehar? Eta ikasleek? Hau ere kontuan hartzeko puntua da, izan ere gaur egungo ikasleak askotan irakasleak baino adituagoak dira teknologia berrietan, horietan murgilduta bizi baitira. Hori hezkuntzari buruz daukagun kontzepzio tradizionalak sortua izaten da.

Orokorrean, nahiz eta emaitzak oso ziurrak ez izan, (zabalegiak izateagatik, ikerketarik ez egoteagatik…), TIC-ek hezkuntzari onurak ekarri dizkiote hezkuntzari: ikasleen edukien barnerapenean laguntzen dute, ikaskuntzarekiko jarrera positiboagoa dute, parte-hartzeko gaitasunaren hobekuntza izaten dute, etab. Baina oraindik bide luzea dago TIC-en erabilera orokortzen denera arte, eta gainera, hurrengo pausorik garrantzitsuena gertatzeko (TIC-etatik TAC-etara pasatzea, hain zuzen ere) aldaketa sakona beharrezkoa da. Alde batetik, umeen parte hartzea eta autoria kotuan hartu beharko lirateke klasean, eta besteei ezagutza aportatu diezaiekeen ente moduan hartu beharko genituzke. Beste alde batetik, irakasleek IKT-ei buruzko formakuntza beharko lukete, hauek era egokian (eta ez ezagutzen transmisore huts moduan) erabil ditzaten eta azkenik, hezkuntza sistema berrikustea ere garrantzitsua izango litzateke, hori baita klasean gertatzen denaren oinarria edo ardatza.


2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

2. BIDEOA: "Enseñar y aprender en las aulas del siglo XXI"

Sintesia:

Zelakoa izan beharko litzateke irakaskuntza IKT-ak ezinbestekoak diren gizarte honetan? Irakasleak pentsaera irekia izanda eta pedagogia berritzaile bat (IKT-ekin bat datorrena) erabilita, behar ezberdinetara egokitzen den irakaskuntza- ikaskuntza prozesua lor daiteke.

Bost hitz gakoak:


Bi galdera:



Laburpena:

XXI.mendeko klaseak oso anitzak dira eta horren ondorioz irakasleek pentsaera irekia izan beharko lukete. IKT-ak ezinbestekoak diren mende honetan, hauek eta pedagogia mota desberdinak bateratzea ezinbestekoa litzateke klase bakoitzeko ezaugarrietara moldatzeko. Beraz, irakaslearen sormena erabiliz talde bakoitzarentzat bereziki prestatua dagoen hezkuntza sortzea lor daiteke. Horretarako, hainbat IKT- eta pedagogia-baliabide aurki ditzakegu :
  • Hasteko, gela mota ugari daude eta bakoitzak badu bere lan egiteko era. Adibidez: gela publikoan Blogger bezalako plataformak erabiliz eguneroko hausnarketak eta ikasketak portafolio moduko batean txertatzen dira; sareko geletan, berriz, identitate digitala sortzen laguntzen diete ikasleei eta horretarako, sare sozialak erabiltzen dira (Twitter, Facebook, HootCurse…)... Askoz gela mota gehiago daude, eta horrek, gaur egun dagoen aniztasuna frogatzen du.
  • Praktika Komunitateak ere oso baliabide interesgarria dira hezkuntzarako. Hauetan gai bati buruzko jakin-mina duten pertsona talde bat elkartu eta horri buruz ikertu, hitz egin, eta abar egiten dute. Honek kooperazioa bezalakoak lantzeko balio du, izan ere elkarren arteko konpromisoa eta xede komuna lortzea dute helburu.
  • Gaur egungo gizartea etengabe dago aldatzen eta beraz, ikasleak horretarako prestatu behar dira, hau da etorkizunean ikasten jarrai dezaten prestatu behar dira. Honi Life Long Learning deitzen zaio eta alfabetizazio anitzen bitartez lor daiteke.
  • E- Learning 2.0 plataformak erabiltzea ere komenigarria izango litzateke. Hauek nahiko irekiak, informalak eta pertsonalizatuak baitira, eta komunikazioa era parte-hartzea bultzatzen dute.
  • Umeen garapen maila kontuan hartu behar da eta hezkuntza egokia jaso dezaten haien hizkuntza gaitasunera hurbildu beharko litzateke irakaslea. Hau mailaka antolatuta dago eta  Bloom-em Taxonomia erabilita hezkuntza pertsonalizatuagoa eta norbanakora hurbilagoa lor daiteke.
  • Tpack: irakasteko hainbat forma aurki ditzakegu pedagogian, edukietan eta XXI. mendeko teknologietan zentratzen den arabera. Hala ere, egokiena funtsezko ikaskuntza da, ikaskuntza on baten teoria aplikatuta eta teknologiak horren barnean sartuz lortzen dena. Hau da, aipatutako hiru ezaugarriak proportzionalki batzen edo elkartzean datza.

Hau guztia lortzeko beharrezkoa da irakasleek hezkuntza egokia jasotzea eta horregatik unibertsitareari prestakuntza egokia ematea eskatzen zaio:
  • Alfabetizazio digitalari lagunduz.
  • Informazioaren, komunikazioaren eta kritikotasunaren gaitasunak garatuz.
  • Pentsamenduarekin zerikusia duten gaitasunak landuz.
  • Proiektuetan eta arazoetan oinarritutako metodologiak erabiliz.
  • 2.0 motatako zerbitzuak erabiliz.
  • Diziplinartekotasuna eta testuinguruaren araberako ikaskuntza sustatuz.

Azken batean, Pedagogia 2.0 sortzea da helburua, hau da pertsonalizazioa, parte-hartzea eta ekimena bateratzen dituen pedagogia mota sortzea. Beraz, autoreak beharrezkoa ikusten du TIC-etatik TAC-etara pasatzea, eta azkenik TEP-etara igarotzea. Horrela, garapen eremu handiagoa hartzen da, ahalduntze handiagoa izaten dute ikasleek eta interakziotik parte-hartzera pasatzea lortzen da.

De TIC a TAC, el difícil tránsito de una vocal

Hurrengoak dira "De TIC a TAC, el difícil tránsito de una vocal" testuaren apunteak:




2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Enseñar y aprende en las aulas del siglo XXI

Hurrengoak dira "Enseñar y aprender en las aulas del siglo XXI" PowerPoint-a behatu eta landu osteko hartutako apunteak:





1. BIDEOA: "Tecnología de la educación"

Sintesia:

Zer gertatuko litzateke munduan existitzen diren ezagutza guztiak erabilgarri egongo balira baina modu ez eskuragarri batean? Hezkuntza sisteman teknologiak izan duen eraginari erreparatzen badiogu, ziurrenik eragina oso nabarmena izan dela pentsatuko dugu.

Bost hitz gako:


Bi galderak:



Laburpena: "Ikasketa prozesuaren ikuspegia epe luzean"

Proba sistema gaur egun duen espaziotik baina harago eramateko egin beharrekoa, modu pasibotik  modu parte hartzaileago batera eramatea da, noizean behin norabaitera hurbiltzearekin bat horrek, ebaluatzen ari garen ikasleen kapazitateak hobeto ulertzera bideratuko gaituelako. Momentu honetan, ikasleek teknologia eurena dela sentituko dute.

Kostu, kanpoko faktoreen eta gizartearen teknologia interfazeen arteko konbinazioak, egoera batera eramaten gaitu, non, ikaslea erabateko egoera desberdinean hurbildu ahal garen.

Etorkizunari begira, alfabetatze kontzeptua modu izugarrian hedatu beharra dago. Izan ere, hiru alfabetatze forma existitzen dira zeintzuk, bere osotasunean bateratu behar diren: pantaila alfabetismoa, hizkuntza zinematikoaren eta interaktibitatearekin erlazioa duten pare-bat kontzeptu orekatu edota bateratu behar dira.

Hirugarren alfabetatze bat dago. Alfabetatze hori, hainbeste informaziotik nola sarean ibiltzean datza. Ikasketa birtualaren barnean interakzio birtuala aurki ditzakegu. Azken honek, hurrengo mailara mugitzeko ahalmena ematen dio ordenagailuak ikasleekin harrenean jar daitekeen bitartean.

Beraz ikasteko poztasuna nabarmentzen lortzen badugu,  hau da, bai ikasleei bai gizarte osoari ikasteko desioa sortzen bazaie ziklo berri bati hasiera ematen diogula esan dezakegu: ERREFORTSUZKO ZIKLO POSITIBOA. Ziklo horretan poztasunak eta ikasketek modu gehigarrian ikasteko nahia sortzen da norberaren izaeraren oinarrian.

Oso garrantzitsua da, oraingo umeek aldaketekin aurrera egiten ikastea, kapazak izan behar dira gauza batetik bestera pasatzeko; hau da, kapazak badira aldaketa egoera honetara ondo moldatzeko, orduan arrakasta lortu ahal izango dute.


Ikasleengan ikasteko grina berriro sustatzeko, gurasoekin, zientifiko teknologikoekin… lan egitea beharrezkoa da. Honen helburua, ikasleria motibatzen duen giroa sortzea; esate baterako pentsatzeko era desberdin bat sortuz.

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Akta: 2014ko urriaren 30a



Taldearen bilkuretako akta:  ____________2014ko urriaren 30a ___________



Hasiera ordua:
8:30
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola
Amaiera ordua:
10:00
Harremanetarako arduraduna: Zarraga, Amets.
Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Zarraga, Xabier.
Antolakuntza arduraduna: Zabala, Leire.
Idazkaria: Zarraga, Iraitz.
Bertaratutakoak:
-       Zarraga, Amets.
-       Zarraga, Xabier.
-       Zarraga, Iraitz.
Bertan izan ez direnak:
-       Zabala, Leire.

Aztertutako gaiak:
  • Lan egiteko rolak.
  • Egin beharreko lanak.
  • Noiz elkartuko garen.
Hartutako erabakiak:
  1. Goian ageri diren rolen banaketak.
  2. Egin beharreko lanaren banaketa.
  3. Hurrengo elkarketaren eguna.
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizko?
Oharrak
Lehenengo testuaren irakurmena, ideiak eta hausnarketa.
Denek.

Asteartea, azaroaren 11

                              
Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
1.- Egindako lana:
  • Talde ondorioak atera.
  • Laburpena egin.
Hurrengo bilkuraren data: Asteartea, azaroak 11
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 13:00