2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Azken ebaluazioak

AUTOEBALUAZIOA:



Hasiera batean neure burua nahiko galduta ikusi nuen, baina azkenean bidea aurkitu egin nuen eta nire ustez, nahiko lan ona eginda. Bidalitako lan guztia egin izan dut, beharbada lehenago eginda izan beharko litzateke baina behintzat garaiz entregatuta. Gainera, nahiko maila oneko lana izan da.

Aurkezpena egiterakoan neu izan naiz Powtoon-aren azken ukituak eta audioa sartzeaz (eta horrek dakarren lan guztiaz) arduratu dena. Ez naiz teknologia berrietan trebea, baina saiatu egiten naiz. “Ezina, ekinez egina.”

Nire parte hartzea, proposamenak eta asistentzia nahiko onak izan dira, eta ahal izan dudan guztietan lagundu izan dut. Horregatik eta aurretik aipatutako guztiagatik, neure buruari 9 jarriko diot.

IKASKETA GURPILEKO TALDEKIDEEN KOEBALUAZIOA:


Talde honen partaideak, nitaz aparte, Leire Zabala, Amets Zarraga eta Xabier Zarraga izan dira. Nire ustez, denek eman dugu ahal izan dugun guztia eta beraz, nota bera jarri diot taldeko guztiei. Hala ere, hausnarketa egitea beharrezkoa denez hurrengo adieraziko dut:
  • Leire Zabala: pena izan da geratu izan garen bilera batzuetara ezin etortzea, baina lan guztia garaiz entregatu izan du eta ondo egina. Ez dut kontaktu handirik izan berarekin arestian aipatutakoarengatik, baina haren lana egokia eta nahiko iruditu zait. Horregatik 9 jarri diot.
  • Amets Zarraga: berarekin kontaktu handiagoa izan dut. Bera arduratu da dokumentatzaileekiko harremanaz eta informazio transmisioaz, gainera, lanaren antolaketan ere lagundu du. Beste taldekideek bezala ahal izan duen guztia eman du lan honen burutzapenean eta dena garaiz eta ongi egin du. Horregatik guztiagatik 9 jarri diot.
  •  Xabier Zarraga: berataz espero nuena baino asko gehiago eman du. Nahiz eta neuk bezala, lanak egunean ez eraman, dena garaiz entregatu du eta kalitate oso onarekin. Gainera, ahal duen guztian laguntzen saiatu da, adibidez audioak grabatzean eta ahal izan duen hoberena eman duela esango nuke. Horregatik guztiagatik 9 jarri diot.


BESTE TALDEEN KOEBALUAZIOA:


Koebaluazio hau egiteko gure ikasgela osoa kontuan hartuko dut, eta beste talde guztien nota orokorra jarriko dut. Zehetasun handiagoekin nire hausnarketa jakin nahi baduzue jo Ikasketa gurpila atalera.

Kontuan izanda, denek esan duten legez, nahiko galduta egon garela oso lan onak atera direla esango nuke. Egia da aurkezpenak orokorrean oso luzeak izan zirela, baina aldi berean interesgarriak iruditu zaizkit. Gai ugari jorratu ditugu eta modu egoki batean gainera, izan ere, aurkezpenak egiteko plataforma ugari erabili ditugu eta horrek ere balio handia dauka, nire ikuspuntutik behintzat. Beraz, alde honetatik negatibo ikusi dudan gauza bakarra aurkezpen luzeegiak, eta beraz, informazio gehiegikoak izan direla izango litzateke.
Gainera, esan beharra dago, gure portaera oso txarra izan dela orokorrean, errespetu falta pila bat izan baititugu bai gure artean, bai irakaslearekin ere. Beraz, horrek nota txarrera joatea eragingo du.

Beraz, nire ustez, beste taldeek merezi duten nota 8,5 da. Salbuespenak salbuespen, nota altuagoa izan beharko zuketen taldeak ere badaude (adibidez, azken eguneko aurkezpenak nire iritziz hobeto egon ziren) eta baxuagokoak ere. Baina azkenean, nota orokorra jartzea erabaki dudanez hori da nire ustez egokiena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina