2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Azken ebaluazioak

AUTOEBALUAZIOA:



Hasiera batean neure burua nahiko galduta ikusi nuen, baina azkenean bidea aurkitu egin nuen eta nire ustez, nahiko lan ona eginda. Bidalitako lan guztia egin izan dut, beharbada lehenago eginda izan beharko litzateke baina behintzat garaiz entregatuta. Gainera, nahiko maila oneko lana izan da.

Aurkezpena egiterakoan neu izan naiz Powtoon-aren azken ukituak eta audioa sartzeaz (eta horrek dakarren lan guztiaz) arduratu dena. Ez naiz teknologia berrietan trebea, baina saiatu egiten naiz. “Ezina, ekinez egina.”

Nire parte hartzea, proposamenak eta asistentzia nahiko onak izan dira, eta ahal izan dudan guztietan lagundu izan dut. Horregatik eta aurretik aipatutako guztiagatik, neure buruari 9 jarriko diot.

IKASKETA GURPILEKO TALDEKIDEEN KOEBALUAZIOA:


Talde honen partaideak, nitaz aparte, Leire Zabala, Amets Zarraga eta Xabier Zarraga izan dira. Nire ustez, denek eman dugu ahal izan dugun guztia eta beraz, nota bera jarri diot taldeko guztiei. Hala ere, hausnarketa egitea beharrezkoa denez hurrengo adieraziko dut:
  • Leire Zabala: pena izan da geratu izan garen bilera batzuetara ezin etortzea, baina lan guztia garaiz entregatu izan du eta ondo egina. Ez dut kontaktu handirik izan berarekin arestian aipatutakoarengatik, baina haren lana egokia eta nahiko iruditu zait. Horregatik 9 jarri diot.
  • Amets Zarraga: berarekin kontaktu handiagoa izan dut. Bera arduratu da dokumentatzaileekiko harremanaz eta informazio transmisioaz, gainera, lanaren antolaketan ere lagundu du. Beste taldekideek bezala ahal izan duen guztia eman du lan honen burutzapenean eta dena garaiz eta ongi egin du. Horregatik guztiagatik 9 jarri diot.
  •  Xabier Zarraga: berataz espero nuena baino asko gehiago eman du. Nahiz eta neuk bezala, lanak egunean ez eraman, dena garaiz entregatu du eta kalitate oso onarekin. Gainera, ahal duen guztian laguntzen saiatu da, adibidez audioak grabatzean eta ahal izan duen hoberena eman duela esango nuke. Horregatik guztiagatik 9 jarri diot.


BESTE TALDEEN KOEBALUAZIOA:


Koebaluazio hau egiteko gure ikasgela osoa kontuan hartuko dut, eta beste talde guztien nota orokorra jarriko dut. Zehetasun handiagoekin nire hausnarketa jakin nahi baduzue jo Ikasketa gurpila atalera.

Kontuan izanda, denek esan duten legez, nahiko galduta egon garela oso lan onak atera direla esango nuke. Egia da aurkezpenak orokorrean oso luzeak izan zirela, baina aldi berean interesgarriak iruditu zaizkit. Gai ugari jorratu ditugu eta modu egoki batean gainera, izan ere, aurkezpenak egiteko plataforma ugari erabili ditugu eta horrek ere balio handia dauka, nire ikuspuntutik behintzat. Beraz, alde honetatik negatibo ikusi dudan gauza bakarra aurkezpen luzeegiak, eta beraz, informazio gehiegikoak izan direla izango litzateke.
Gainera, esan beharra dago, gure portaera oso txarra izan dela orokorrean, errespetu falta pila bat izan baititugu bai gure artean, bai irakaslearekin ere. Beraz, horrek nota txarrera joatea eragingo du.

Beraz, nire ustez, beste taldeek merezi duten nota 8,5 da. Salbuespenak salbuespen, nota altuagoa izan beharko zuketen taldeak ere badaude (adibidez, azken eguneko aurkezpenak nire iritziz hobeto egon ziren) eta baxuagokoak ere. Baina azkenean, nota orokorra jartzea erabaki dudanez hori da nire ustez egokiena.

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

2014ko abenduaren 18a

Gaur, klase teorikoaren azken eguna izan da eta haurkespen bat baino ez da egon (irakaslearenaz gain, noski).
Dokumentatzaile talde honek nahiko lan dezentea egin dutela uste dut eta aurkezpena interesgarria izan da. Euren Sites-a oso txukun dago eta oso positiboki hartu dut euren lanaren aurkezpena egiteko bideo txiki bat egitea. Gainera, baliabide edo plataforma ezberdinen azalpena eman dute. Euren taldeen behaketa egiteko elkarrizketa bat egin diete, aurreko beste talde batzuek bezala, eta hori oso era egokia iruditu zait besteen lanaren ibilbideari jarraitzeko.

Ondoren, gure irakaslearen aurkezpena etorri da eta horrek atalka zatiturik, nahiko gauza garrantzitsu esan ditu gure hausnarketa pizteko modukoak. Hona hemen:

  • Erosotasun eremutik irten egin behar dela ikaskuntza eremuan sartzeko. Hori logikoa dirudi, baina errealitatean ez dugu horrelakorik egiten. Gure erosotasun eremuan geratzen gara beldurrez, aldaketaren, porrotaren, edo dena delakoaren beldurrez eta horrek aurrerapena edo garapena gertatzea ekiditen du. Nire ustez, guztiz beharrezkoa edo ezinbestekoa da, bestela ezingo genuke ikasi, edo behintzat ezagutza pila jaso. Beraz, horrek gure eraikuntzan eragin lazgarria izango luke. Gainera, atal honetan bi galdera oso garrantzitsu bota ditu:
    • Alde batetik: norena da ikasteko erabakia? Argi dago, ikaslearen erabakia dela hori, nahiz eta batzuetan nahi gabe ikasten dugun. Inor ez da gai beste bati ikastera behartzea, beharbada memorizatzera bai, baina ikastea askoz prozesu sakonagoa eta pertsonalagoa da.
    • Beste alde batetik: nola lortu ezagutzen ez duguna ikasteko gogoak piztea? Hori oso galdera sakona da, eta ez dut nire burua hori egokiro erantzuteko gai ikusten. Bain argi dago, motibazioa bezalako elementuek horretan oso eragin handia dutela.

  • Ikaskuntzaren linealtasunetik kaosera. Izan ere, kaosa etorkizunera moldatzeko modua izan daiteke, horrelakoa baita bizitza.

  • Irtenbidea kulturala da. Nahiz eta teknologia berriak agertu, oraindik eskolak ez du bere metodologia moldatu eta hori ez litzateke onartu behar, izan ere medikuntzan onartzen ez bada zergatik hezkuntzan bai? Hala ere, batzuetan eskolek badituzte teknologia horiek, baina ez dituzte erabiltzen. Erostea erabiltzea baino errazagoa baita. Horiek praktikan jartzea garrantzitsua bada ere, gobernuak askotan ez du horretarako diru-laguntzarik ematen. Beraz, hori kontuan hartzeko puntua da, izan ere eskola eta errealitatea bateratzeko ezinbestekoa da.

  • Frogatu, erratu eta hasi berriro. Horretarako beharrezkoa da barne motibazioa bilatzea eta bakoitzak du horren giltza.

Oso aurkezpen aberasgarria iruditu zait eta hausnarketa bultzatzeko paregabea. Gainera, nahiz eta irakasleak bere lana txarto baloratu duen arren, izugarri gustatu zait. 

2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Identitate digitala

Atzo neuk idatzitakoa ikusiz, guztiz beharrezkoa iruditu zait identitate digitalaz hitz egitea. 

Azken batean, identitate digitala honakoa da: "Interneten aritzen den pertsona bakoitzak sarean uzten duen arrastoa da, besteekin izan duen elkar hartu-emanagatik edota materialen sorreragatik". 

Ikus dezakezuen moduan, Interneten egiten dugun guztia hartzen du eta beraz, gu kontrolatzeko modua izan daiteke. Horrek ondorio lazgarriak izan ditzake eta kudeatzen ikasi beharko genuke. Horretarako gurasoentzako eta maila altuetako ikasleentzat bideratutako proposamentxo bat egin dut, izan ere ikasle horiek dira gutxi barru Interneten aktiboak izaten hasiko direnak.

http://increnta.com/blog/wp-content/uploads/2013/09/identidad.jpg 

Argazki hori erabilgarria izan liteke, izan ere kontuan hartu beharreko puntu guztiak agertzen baitira.

Gainera, web orrialde honetan agertzen diren puntuak kontuan hartzekoak dira: http://bid.ub.edu/24/giones2.htm

2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

"Classroom", Google Apps for Education

Klasean IKT-ak erabiltzeko era egokiak landu izan dugunez, aproposa iruditu zait "Classroom" plataforma aipatzea. Hori Google-ek eskaintzen duen plataforma da, guztiz doakoa eta oso erabilgarria. Hezkuntzarako bereziki prestatuta dago eta lanak sortzea,, banatzea eta eskuratzea sinplifikatzen du. Esteka honen bitartez sartu zaitezke: https://www.google.com/edu/classroom/ 

https://encrypted-tbn0.gstatic.com/images?q=tbn:ANd9GcRgdq2Q-4nJtvfErDICLjublCsGkgPBdhhlBSb8MQ__P1KvD1-r 

Irakurri izan dudanaren arabera irakasleari eta baita ikasleari lana erraztuko dion tresna da. Hauek dira arrazoiak: 
  • Konfigurazio erraza du. Irakasleek ikasleak gehitu ditzake zuzenean edota kodigo bat emanez eurak bakarrik sar daitezke. Gainera, minutu gutxitan konfigura daiteke.
  • Denbora aurreztea ahalbidetzen du. Lan fluxua erraztu egite du eta ez da paperik behar. Irakasleek lana sortu, behatu eta notak jar ditzake azkartasun osoz leku bakar batetik.
  • Antolaketa hobetzen du. Ikasleek lan guztiak orrialde bakar batean ikus ditzakete eta klaseko material guztiak automatikoki gordetzen dira Google Drive-eko karpeta batean. 
  • Komunikazioa hobetzen du. Irakasleek Classroom erabili dezakete jakinarazpenak bidaltzeko eta eztabaidak momentuan hasteko. Gainera, ikasleek haien baliabideak parteka ditzakete bere ikaskideekin edo galderak eta erantzunak jar ditzakete "Novedades" atalean. Beraz, azken batean irakasle-ikasle, ikasle-ikasle eta irakasle-gurasoen arteko komunikazioak hobetzen ditu.
  • Eskuragarria eta segurua da. Google Apps for Education-eko beste zerbitzuek bezala honek ere ez du iragarkirik, ez du ikasleen edukiak ezta datuak erabiltzen iragartzeko helburuarekin eta hezkuntza zentroek dohainik erabil dezakete.
Hartzaileak nortzuk diren eta helburua eta gaiak zeintzuk diren kontuan hartuta, sare sozial bertikala izango litzateke. Izan ere, helburu jakin baterako prestatuta dago. Horren barnean, hezkuntza-sarea da, hezkuntzarako soilik erabiltzen baita.

Aplikazio horretaz gain, Google-ek beste hainbat tresna gehiago ditu hezkuntzarako erabilgarriak izan daitezkeenak, adibidez: sites, calendar, etab.

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

2014ko abenduaren 12a

Gaurko saioan Dokumentatzaile moduan aritu direnak egin dituzte aurkezpenak.

Lehenengo taldeko Dokumentatzaileak nire taldearen behaketa egitea egokitu zitzaiena izan da. Lanaren bidearen jarraipena egin dutela esan dute, baina nire ustez hori ez da zuzena, behintzat nire taldearen kasuan. Gainera, hezkuntza metodologia ezberdinei eta haien sites-ari buruz baino ez dute hitz egin. Lehenengo gaiari ez diot zerikusi handirik ikusi landu "beharreko" gaiarekin, baina nahiko interesgarria da hezkuntzan aritzeko era batzuk daudela jakitea. Sites-a nahiko txukun eta ulerterraza dutela ikusi dut eta hau kontuan hartu beharrekoa da, tresna horrekin ibilitako lehen aldia izan baita. Hala ere, esan beharra dut, orokorrean Dokumentatzaileen lana zein den ez dut ulertu. 

Bigarren Dokumentatzaile taldeak euren lanaren nondik-norakoa azaldu du eta ikusi dudan legez, zailtasun ugari izan dituzte. Beharbada lana zailegia egin zaigulako, baina denek izan dugu zailtasun nahikotxo. Ez gaude ohituta horrela lan egitera eta hori islatuta geratu da. Gainera, behatu beharreko taldeei elkarrizketak egin dizkiete eta hori positibo ikusi dut lan-prozesuaren jarraipen modukoa delako. Azkenik, landutako gaia, nire ustez IKT-ekin harreman handiago du eta IKASYS aipatu dute. Sistema hori nahiko interesgarria iruditu zait eta euskal testuinguruan kokatua egotea positibo iruditu zait.

Azkenik, hirugarren Dokumentatzaile taldeak behatutako taldeek egindako lanaren hausnarketa egin du. Egia esanda, Dokumentatzaileen lanaren helburua hori zela uste nuen, beraz espero nuena bete dutela esan daiteke, baina oraindik ez nago oso ziur. Gainera, positibotzat hartu dut behaketa nola egin duten azaldu izana, horretarako aukezpenetan entzuleek zuten jarrera ere aztertu baitute. 

Klasea aberasgarria izan dela esango nuke, gainera, ez zait hain astuna egin. Suposatzen dut talde gutxiagok hitz egin dutelako izan delako eta gainera, aurkezpenak ez dira oso teorikoak izan. Proiektu hau berregin egingo banu, saioak horrelakoak izan litezen lan egingo nuke.

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Talde hausnarketa

Guri burutzeko egokitu zaigun gaia orokorra, Eskola 2.0 praktika onak da. Gure taldea lau pertsonaz osatuta dago, Leire Zabala, Amets Zarraga, Iraitz Zarraga eta Xabier Zarraga, hain zuzen ere. Taldekideek ez dugu inolako arazorik izan lana banatzeko, egin beharrekoak guk geuk ezarritako epeen barruan egiteko, gainontzekoen iritziak kontuan hartzeko, … orduan. Izan ere, gure iritziz besteen iritzia edo pentsamendua kontuan izatea oso garrantzitsua da lana ahalik eta aberatsen geldi dadin eta guztion parte hartzea egoteko. Beraz, eta guzti hau esanda, esan beharrekoa da taldearen lana oso positiboki kalifikatzen dugula.



Bestalde, egokitu zitzaizkigun testuei begira, nahiko errepikakorrak iruditu zaizkigu, guztiek gaia perspektiba beretik jorratzen baitzuten. Gainera, PowerPoint-aren informazioa ateratzeko, zailtasunak izan ditugu ideiak edo argazkiak baino ez zirenez ateratzen ez gaude oso ziur autoreak esan nahi zuena ulertu dugun ala ez. Orokorrean, material interesgarria izan da irakurritakoa, baina gehiegi zela ere iruditu zaigu. Hala ere, testu horiek irakurrita, gai izan gara IKT-ek gizarteari eta beraz, eskolari eman diezazkiekeen etekinak. Kontuz ibili beharko ginateke horrekin eta trebakuntza handia jasoz apurka-apurka eskola testuinguruan txertatu. Horrela, ikasleak hezkuntzaren protagonista izateko aurrerapauso handia egingo genuke, IKTak irakaslearentzat eta orokorrean hitz eginda hezkuntza-sistemarentzat lagungarriak izan daitezkeelako arlo horretan.



Azkenik, Ikasketa Gurpila proiektuari dagokionez, nahiko interesgarria dela iruditu zaigu, baina horrela lan egitera ohituta ez gaudenez arrakasta handirik ez duela izan uste dugu. Aurkezpenetan informazioa baino ez genuela botatzen uste dut, ezer barneratu barik eta entzuleak ere ez ziren gai aurkezpen hain luzeak jarraitzeko. Azken batean, lana eta aurkezpenak egiteko denbora gehiago beharko genukeela uste dugu, eta gure partetik ardura-maila handiagoa. Bestela, ezingo litzateke proiektu hori aurrera eraman.