2014(e)ko abenduakren 11(a), osteguna

2014ko abenduaren 12a

Gaurko saioan Dokumentatzaile moduan aritu direnak egin dituzte aurkezpenak.

Lehenengo taldeko Dokumentatzaileak nire taldearen behaketa egitea egokitu zitzaiena izan da. Lanaren bidearen jarraipena egin dutela esan dute, baina nire ustez hori ez da zuzena, behintzat nire taldearen kasuan. Gainera, hezkuntza metodologia ezberdinei eta haien sites-ari buruz baino ez dute hitz egin. Lehenengo gaiari ez diot zerikusi handirik ikusi landu "beharreko" gaiarekin, baina nahiko interesgarria da hezkuntzan aritzeko era batzuk daudela jakitea. Sites-a nahiko txukun eta ulerterraza dutela ikusi dut eta hau kontuan hartu beharrekoa da, tresna horrekin ibilitako lehen aldia izan baita. Hala ere, esan beharra dut, orokorrean Dokumentatzaileen lana zein den ez dut ulertu. 

Bigarren Dokumentatzaile taldeak euren lanaren nondik-norakoa azaldu du eta ikusi dudan legez, zailtasun ugari izan dituzte. Beharbada lana zailegia egin zaigulako, baina denek izan dugu zailtasun nahikotxo. Ez gaude ohituta horrela lan egitera eta hori islatuta geratu da. Gainera, behatu beharreko taldeei elkarrizketak egin dizkiete eta hori positibo ikusi dut lan-prozesuaren jarraipen modukoa delako. Azkenik, landutako gaia, nire ustez IKT-ekin harreman handiago du eta IKASYS aipatu dute. Sistema hori nahiko interesgarria iruditu zait eta euskal testuinguruan kokatua egotea positibo iruditu zait.

Azkenik, hirugarren Dokumentatzaile taldeak behatutako taldeek egindako lanaren hausnarketa egin du. Egia esanda, Dokumentatzaileen lanaren helburua hori zela uste nuen, beraz espero nuena bete dutela esan daiteke, baina oraindik ez nago oso ziur. Gainera, positibotzat hartu dut behaketa nola egin duten azaldu izana, horretarako aukezpenetan entzuleek zuten jarrera ere aztertu baitute. 

Klasea aberasgarria izan dela esango nuke, gainera, ez zait hain astuna egin. Suposatzen dut talde gutxiagok hitz egin dutelako izan delako eta gainera, aurkezpenak ez dira oso teorikoak izan. Proiektu hau berregin egingo banu, saioak horrelakoak izan litezen lan egingo nuke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina