2014(e)ko azaroakren 27(a), osteguna

Gure aurkezpena

Gaur gure aurkezpena egin dugu eta horretarako, Powtoon plataforma erabili dugu. Esteka honetan klikatuz gero aurkituko duzue: http://www.powtoon.com/show/coqKHMfxGqZ/05-facts/#/



Esan bezala, Powtoon plataforma erabili dugu eta oso plataforma erabil-erraza eta erosoa dela uste dugu. Gainera, audioa ere txertatu diogunez, horretarako programa bereziak erabili ditugu, bi zehazki: Audacity, audioetan aldaketak egiteko, eta mp4-an bihurtzeko online programa bat.

Programa hauek guztiak guztiz doainekoak dira eta oso errazak, izan ere oso intuitiboak dira. Modu honetan, erakutsi nahi izan dugu eskoletan edozein gaiko aurkezpenak egiteko erabil daitezkeela plataforma ezberdinak, eta ez betiko PowerPoint-ak. Gainera, umeentzat dibertigarriagoak dira horrelako aurkezpenak.

Egia da nahiko errepikakorra izan dela gaurko saioa, izan ere ia aurkezpen guztiak Powtoon-arekin egin ditugu, baina gurea behintzat audioa zuen eta beraz azalpen gehiago. 

Hala ere, espero dut gustatu izana!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina