2014(e)ko azaroakren 13(a), osteguna

2014ko azaroaren 13a

Saio honetan Ikaskuntza Gurpileko lehenengo taldeen aurkezpenak egin dira. Bost talde egon dira, eta hau izango da egun honen inguruko hausnarketa:


Lehenengo taldeak esandakoarekin ados nago, izan ere gaur egun IKT-ek izugarrizko aurrerapena bizi izan dute baina eskola ez da horren islada izan. Hau da, ez du jakin hori aprobetxatzen eta horren analfabetatze digitala ekarri du. Beraz, beharrezkoa ikusten dut irakasleek teknologia egokiro erabiltzen jakitea, ikasleei irakasten jakin dezaten.


https://www.andaluciacompromisodigital.org/blog/tag/tic/


Bigarren taldeak, IKT-en alde txarrez hitz egin dut eta honekin ere guztiz ados nago. Izan ere, IKT-ak erabiltzeko beharrezkoa da formakuntza egokia izatea, bestela ez da hezkuntza egokirik gertatuko. Gure esku dago irakaste-prozesuan IKT-ak txertatzea, baina era aberasgarri batean.

Hirugarren taldeak, ere IKT-en alde txarrak jorratu ditu baina eskola horiek ezabatzeko ardatza dela esanez. IKT-ek bizitza errazagoa egiten digutela uste dugu, baina horrek gure garapenean eragin handia du eta ez beti ona izaten. Izan ere, bide laburrena hartzen saiatzen gara beti eta bidean egin beharreko lan guztia alde batera uzten dugu. Horregatik, beharrezkoa ikusten dut, aurretik aipatu dudan legez IKT-ak egokitasunez erabiltzen jakitea eta are gehiago, ikasleei horiek nola erabili beharko liratekeen erakustea. Haiek izango baitira etorkizuneko gizartearen biztanle.

http://es.slideshare.net/edgarfresco/tics-para-la-educacin 

Laugarren taldeak, gaur egungo gizartea aztertu egin du Bauman bezalako filosofoen eskutik. Haiek esandakoarekin guztiz ados nago, izan ere XXI. mendea teknologiaz beteta dago eta beharrezkoa da hori kudeatzen, antolatzen, etab. egiten jakitea, hori da gaur egungo kulturara moldatzeko erarik egokiena.  Hala ere, horrek alde txarrak ere ekarri ditu, hala nola gobernuak hiritarren beharrak asetu ezina eta gizakien kondizio indibiduala gailentzea. Baina, horiek konpontzeko eskolak erabil litezke irakasleen formakuntza egokia ahalbidetuz, XXI. mendeko ikasleei mende horretako tresnak eta metodologiak erabiliz irakats diezaien.
Azken taldeak, hau da bosgarren taldeak, informazioaren gizarteaz eta ikaskntza dialogikoei buruz hitz egin dute. Hori pasa den urtean landutako gaia izan zen, Ramon Flecharen lana. Egia da hezkuntzan aritzen garen askotan ez dugula kontuan hartzen ikerketek esaten dutena eta hori aldatu beharreko kontua izan beharko litzateke, izan ere hezkuntza gizartearentzat guztiz garrantzitsua da. Horrek etorkizuneko gizartea nolakoa izango den baldintzatuko baitu. Beraz, autore horrek ikerlarien laguntzan oinarritutako berrikuntza proposatzen du. Nire ustez, proiektu interesgarria izango litzateke eta arrakasta izateko probabilitate handiekin.


Aurkezpenak nahiko ondo egon dira, baina egia da astunegia egin zaidala hainbeste informazio egun bakar batean barneratzea. Nire ustez, komenigarriagoa izango litzateke aurkezpen gutxiago egitea saio bakoitzean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina