2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

IKT-ak, eskola aireberritzeko aitzakia

Sintesia:

Gaur egungo gizarteak definizio asko ditu ezaugarri ugari dituelako baina argi dagoena da teknologiak askoz gehiago erabiltzen direla. Umeak hauekin jaio, hezi eta bizi dira baina helduak honetan berriak direnez hezkuntzan honekin arazoak egoten dira. Eskolak gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetatze digitala bermatu beharko lituzke, eten digitala (IKTak erabiltzen dituztenen eta hauek erabiltzeko aukerarik ez dituztenen arteko aldea) saihestu eta inklusio digitala bultzatzen dutelarik. Horretarako beharrezkoa da hezkuntza eredua berriztatzea eta honetan IKTak sartzea (aktibotasuna, talde-lana, diziplinartekotasuna... bultzatzeko, motibatzeko eta eskolaz kanpoko errealitatearekin lotzeko). Aipatutakoa lortu ahal izateko Web 2.0 proiektuak hainbat tresna eskaintzen ditu, besteen artean bideo-jokoak edo joko hezitzaileak, blogak, etab.



Hausnarketa:

Egungo gizarteak ezaugarri asko ditu (materialista, globalizatua, informazioarena, etab.) baina, beharrezkoa al da ezaugarri bakar bat azpimarratzea? Nire ustez, gizarteak ezaugarri hauek guztiak betetzen ditu eta bata ez da bestea baino garrantzitsuagoa edota azpimarragarriagoa. Beraz, guztiak kontuan hartu beharko liratekeela uste dut.

Hala ere, IKT gaiarekin hasiz, argi dago eskolak ez dituela erabiltzen gizartean dauden tresna guztiak, batzuetan ez ditu ezta erabiltzen ere. Horregatik, testuinguru eskolarra uhartetzat hartua dago, gizartea, bitartean, itsasoa denean. Beharrezkoa ikusten dut IKT-ak klasean sartzea, gaur egungo gizartera moldatu behar baitira umeak eta horretarako, guztiz ezinbestekoa da kanpoko bizitzan edonon aurki ditzakegun pantailak, tresnak, aplikazioak, ... erabiltzen jakitea. Gainera, oso probetxagarria izan daiteke haientzat, gauza berezi edo berri baten moduan ikusten baitute eta honek motibazioan laguntzen baitu. Hala ere, IKT-ak gelan txertatzean kritikotasuna izan behar dugu, bakoitza bere momentuan erabiltzea beharrezkoa baita.

Kasu batzuetan ikasleek ez dute errekurtsorik etxean ordenagailua izateko, edota herrian ez dago honetarako prestatuta dagoen lekurik, eta kasu hauetan ikasleek teknologia berriak erabiltzeko ezintasuna izaten dute. Honen eraginez eten edo zulo digitala deitzen zaio eta IKT-ak erabiltzen dituztenen eta horiek erabiltzeko aukerarik ez dutenen arteko aldea da. Arrazoiak askotarikoak izan daitezke: ekonomikoak, pertsona nagusien kasuan zailegia egiten zaiela, eskolak ez eskatzea IKT-ak erabiltzen, etab.

Eskola publikoetan Eusko Jaurlaritzak finantziatutako proiektua dago martxan, Eskola 2.0 hain zuzen ere. Honen bitartez eskolan IKT-en erabilera bultzatu nahi da, baina irakasleok ba al dugu hau aurrera eramateko prestakuntza nahikorik? Instalazioak egokiak al dira umeen erabileretarako? Askotan sistema operatiboarekin arazoak izaten dituzte proiektu honen barnean dauden ikasleek eta Wifi-ak ere arazoak sor ditzake (ordenagailu gehiegi konektatuta badaude oso geldo doa). Beraz, honelako proiektua martxan jarri aurretik, kontu hauek guztiak ondo antolatuta egon beharko lirateke, ikasleek IKT-ekin bizi izandako esperientzia aberasgarria izan dadin.

Hauexek dira hautatutako bost hitz-gakoak:
 

Azken batean, hezkuntza gizartean dauden teknologia eta aurrerapenak bere metodologian txertatu beharko lituzke. Betiere kriterioarekin. Informazioaren gizartean bizi gara eta horretaz ahalbidetuz hezkuntzan ikasleen ezagutza eraiki beharko lirateke. Horretara dator aukeratutako argazkia, izan ere eguneroko bizitzan teknologiak ditugu oinarri eta hori eskolan ere isladatu beharko litzateke. Ezagutza sortzeko oinarrian edo sustraietan IKT-ak erabiliz.
 


Testua irakurri ostean honako bi galdera hauek etorri zitzaizkidan burura:
  • Nola hezi daitezke IKTetan berriak diren irakasleak teknologia berriak klasean erabil ditzaten?
  • IKT-ek alde onak baino ez dituzte? Justifikatu erantzuna.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina