2014(e)ko urriakren 16(a), osteguna

2014ko urriaren 16a

Saio hau gure IKT irakasgaiaren lehenengo saioa izan da, eta beraz, aurkezpena egin dugu. Orokorrean, irakasgaiaren nondik-norakoa azaldu digu irakasleak: zer lan izango ditugu, egela-ren behaketa, nola ebaluatuko den, zer nota izango duen atal bakoitzak ... Gainera, lehenengo entregagaiaren inguruko azalpenak eman dizkigu.

Aurkezpenaren ostean beste hainbat jarduera egin ditugu eta guk IKT-ak zerekin lotzen ditugun galdetu digu. Nik hauexek aipatu ditut:

  • Ordenagailuak: umeak ordenagailuekin ibiltzen.
  • Informazioa IKT-en bidez eskuratzen dugula, hala ere inoiz baino desinformatuago gaudela. Zergatik izango da?
  • Informazioaren gizartea = demagogia, kontrol mentala, boterea...



Azken batean, nire buruan IKT-ak gaur egungo munduaren tresnak dira: ordenagailuak, mugikorrak, tablet-ak, etab. Baina berriak izateagatik ez ditugu edozein modutan erabili behar, baizik eta kontu handiz. Internet oso tresna baliagarria izan daiteke, baina aldi berean oso suntsitzailea, beraz kritikotasun handiz erabili beharko litzateke.

Gainera, hainbat galdera planteatu dizkigu berak erronka hau botaz: irakasgaiaren amaieran horiek erantzuteko gai izango zarete?


Nik orain nire aurreiritzien arabera erantzungo diet:
  1. IKT-ak gaur egungo gizartean sortu izan diren hainbat tresna dira: ordenagailuak, mugikorrak, tablet-ak, etab.
  2. Aurretik aipatu bezala, IKT-en bidez informazioa lor dezakegu; Internet. Guztiak gaude konektaturik haren bitartez.
  3. Bai, badute.
  4. Bai, erabili behar dira. Ikasleak gaur egungo gizartean moldatzeko gai izatea nahi badugu guztiz beharrezkoa da, IKT-ak edozein lekutan aurki baititzakegu.
  5. Bai, baina kritikotasun handiz. IKT guztiak, edo haien erabilerak, ez baitira egokiak haurrentzat.
  6. Mugikorreko aplikazioak eta ordenagailuan unibertsitateko lanak egiteko. Gainera, Internet askotan erabiltzen dut bietan.
  7. Eskola 2.0 ezagutzen dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina