2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

2014ko azaroaren 27a

Gaurko saioan zazpi talderen aurkezpena ikusi dugu, baina apunteak ikusiz gero konturatuko zarete aspergarriegia egin zaidala. Hala ere, saio hau gehiago gustatu zait aurkezpenak azkarragoak izan direlako eta ez da informazio gehiegirik egon.

Lehenengo taldeak konpetentzia digitalari buruz hitz egin du. Gaur egungo gizartean bizita gure ingurutik informazio gehiegi jasotzen dugula aipatu dute, horrekin guztiz ados nago. Izan ere, egunean hamarnaka iragarki ikusten ditugu, horietako asko gainera nahi gabe izaten da, edota telebista eta Interneten ibiltzen garenean denbora osoan heltzen zaigu informazio asko. Haiek IKT-ak horren aurka joateko proposatu dituzte, egia esanda izan daiteke horiektatik baitator jasotzen dugun informazio gehiena eta beraz, IKT-ak ondo kudeatuz gero informazioa kudeatzen ikasiko genuke. Horegatik, eta beste hainbat arrazoirengatik, da garrantzitsua IKT-ak eskolan txertatzea eta horien erabilera egokia sustatzea.

Hirugarren taldeak, Eskola 2.0 proiektuari buruz hitz egin du. Izen hori gehiagotan entzun izan dut, orain dela denbora apur bat martxan jarritako proiektua izan baitzen. Aproposa iruditzen zait horrelako metodologien erabilera, baina askotan esan dudan legez are beharrezkoagoa da irakasleen formakunta egokia IKT-ei etekina atera ahal izateko. Gainera, baliabide egokiak eskolan izatea ere ezinbestekoa izango litzateke eta horrela, proiektu horrek arrakasta izango luke.


Azkenik, bosgarren taldearen  txanda etorri da, TIC-TAC Praktika onak gaia jorratu dute. Horizonte txostena eta Waldorf metodologiadun ikastetxea aztertu dituzte. Azken hori, IKT-ak bigarren hezkuntzara edo batxillergora arte erabiltzen ez dituen metodologia da. Metodologia horren jarraitzaileen ustez, sormana, komunikazioa eta harremana murrizten dituzte. Aurkezpena bukatutakoan, hausnartzeko edo eztabaidarako galdera bat bota dute: IKT-ak bai ala ez? Egia esanda, galdera nola aurkeztu duten ez zait bat ere ez egokia iruditu gure iritzia erosteko argazki oso errepresentatiboa jarri baitute. Horretan IKT-en "alde onak eta txarrak" agertzen ziren, baina oso mugan zeuden egoerak jarriz. Nire ustez, IKT-ek berez ez dute aipatutako alde txar horiek eragiten baizik eta IKT-en erabilera txarrak edo ezjakiteak. Horregatik iruditzen zait garrantzitsua horiek eskolan txertatzea, ikasleei horien inguruko kritikotasuna irakasteko.

Saio hau, dinamikoagoa izan denez nahiko hobeto eraman dut. Izan ere aurkezpenak askoz laburragoak ziren eta amaierako hausnarketa nahiko ona izan da, nahiz eta haren planteamendua egokia ez iruditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina