2014(e)ko urriakren 30(a), osteguna

2014ko urriaren 30a



Gaurko klasean ere, IKT-ak hezkuntzan zer nolako eragina izan dezaketen eta hauek nola landu ahalko genituzkeen eskolan landu izan dugu. Izan ere, honekin IKT-ekin dugun pentsatzeko era guztiz aldatuko zaigu.

Hasteko Maria Acaso-ren bideo bat jarri digu irakasleak. Honetan hezkuntzaren ikusmoldea edo izateko era aldatzeko zenbait metodologia adibide adierazten ziren.  Esaterako, irakasleak bere botere bakarraren ideia alde batera utzi eta demokratizazioa gertatzea ahalbidetu beharko luke; gainera, lana hausnartzen den bitartean egin beharko litzateke, horrela ateratzen baitzaio benetako etekina eta barnerapena hobeto gertatzen baita; espazio eta egutegi zurrunekin amaitu beharko litzateke; honekin batera, liburuak eduki osagarria emateko erabili beharko lirateke eta proiektuetan oinarritutako metodologia jarraitu beharko liekete eskolek arte modernoari, argazkigintzari, etab.-ri garrantzia emanez.


Nire ustez, argi dago hezkuntzak aldaketa behar duela gaur egungo gizartera moldatu ahal izateko. Baina gainera, eskola ez da aldatu behar den bakarra. Hezkuntzaz kanpo dauden besteek ere euren ikuspegia aldatu beharko lukete izan ere eskolari betebehar gehiegi ezartzen zaizkio eta ez dago hauek betetzeko baliabide nahikorik. IKT-ak beharrezkoak zaizkigun baliabide horiek izan daitezke, baina horretarako beharrezkoa da baliabide elektronikoak egokiak izatea eta irakasleek beharrezko prestakuntza izatea.

Akta: 2014ko urriaren 30a



Taldearen bilkuretako akta:  ____________2014ko urriaren 30a ___________



Hasiera ordua:
8:30
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola
Amaiera ordua:
10:00
Harremanetarako arduraduna: Zarraga, Amets.
Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Zarraga, Xabier.
Antolakuntza arduraduna: Zabala, Leire.
Idazkaria: Zarraga, Iraitz.
Bertaratutakoak:
-       Zarraga, Amets.
-       Zarraga, Xabier.
-       Zarraga, Iraitz.
Bertan izan ez direnak:
-       Zabala, Leire.

Aztertutako gaiak:
  • Lan egiteko rolak.
  • Egin beharreko lanak.
  • Noiz elkartuko garen.
Hartutako erabakiak:
  1. Goian ageri diren rolen banaketak.
  2. Egin beharreko lanaren banaketa.
  3. Hurrengo elkarketaren eguna.
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizko?
Oharrak
Lehenengo testuaren irakurmena, ideiak eta hausnarketa.
Denek.

Asteartea, azaroaren 11

                              
Hurrengo bilkuran aztertu beharreko gaiak:
1.- Egindako lana:
  • Talde ondorioak atera.
  • Laburpena egin.
Hurrengo bilkuraren data: Asteartea, azaroak 11
Lekua:  UPV-EHU Magisteritza Eskola
Ordua: 13:00