2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

2014ko azaroaren 20a

Gaurko klasean hainbat aurkezpen gehiago egin dira, eta ondokoa da neuk egindako hausnarketa:

Lehenengo taldeak gaur egungo gizarteari buruz hitz egin du, pantaila-anitzeko gizartea hain zuzen ere. IKT-ak ezinbestekoak dira gizarte horretan, baina nahiko berria denez aurreko hamarkadak oraindik ez daude guztiz sartuta kontu horretan. Hau da, gurasoek oraindik ez dituzte oso ondo kontrolatzen IKT-ak, baina haien seme-alabek, aldiz bai. Hori arriskutsua izan daiteke eta beraz, kontrolatu beharra dago. Nire ustez, hau gero eta gutxiagotan gertatzen da, izan ere orain seme-alabak izaten ari dituztenek jada teknologiaz inguratuta bizi izan dira eta badakite erabiltzen, beraz haien seme-alabei erakutsi ahalko dizkiete. Hala ere, eskolaren zeregina jarraituko du izaten, nire iritziz, guztion alfabetatze digitala bermatzea.

Hurrengo taldeak, bigarrenak, IKT-ek eskolan zer nolako eragina duten aztertu dute. Gizarte aldakor honetan, eskolak horrekin aldatu beharko litzatekeen erakundea da eta horretarako klaseetan hainbat tresna eta aplikazio sar litzake. Internet adibidez, oso baliabide eraginkorra izan daiteke era egokian erabiliz gero, aukera ugari eskaintzen baitizkigu. Gainera, metodologia ere aldatu beharko luke eta ikaslearen ezagutza eta azken batean, ikaslea bera, kontuan hartu beharko litzateke euren hezkuntzaren jabe izan litezen. Horrekin ados nago, izan ere hezkuntzan garrantzitsuena ez da irakaslea, baizik eta ikaslea eta hori kontuan hartu beharrezko oso gai garrantzitsua da. 

Hirugarren taldeak, bere aldetik, hezkuntzaren historia hurbilean egondako lege eta txosten asko aztertu dituzte. Gai hau oso errepikakorra egiten zait, pasa den urtean Irakasle Funtzioa irakasgaia jorratu baikenuen, baina haiek IKT-en ikuspegitik begiratu dute. Txosten horietan, irakasleek eta ikasleek IKT-en inguruan izan beharko lituzketen gaitasunak edo trebeziak aipatzen dira, nire ustez praktikan hori ez da lortzen. Izan ere, aurreko beste hausnarketa batzuetan aipatu dudan moduan, irakasleak oraindik ez dute formakuntza egokia jaso gai honen inguruan eta beraz, ezinezkoa da ikasleek ere IKT-etan oinarritutako hezkuntza egokia jasotzea.

Laugarren taldeak Web 2.0-ri buruz hitz egin du eta nahiko gai interesgarria iruditu zait. Egia da teknologiak etengabeko eraberritzea bizitzen ari duela eta hori apurka-apurka eskolan sartzen doala. Eskolarako erabilgarriak izan daitekeen plataforma, aplikazio, tresna, etab. asko daude baina horik kontu handiz erabili beharko lirateke oso arriskutsuak izan baitaitezke. Gainera, haur txikiekin lan eginda Internet bezalako tresnekin arreta handiz ibili beharko litzateke eskola eta ikasle bera, kontrolatzen oso zailak baitira.

Laugarren taldeak ere Eskola 2.0 gaia jorratu du. Haiek aipatutakoari jarraituz klasean ordenagailuak izatea ez da nahikoa, horien erabilera egokia eta aberasgarria bermatu behar baita. Horretarako, hainbat baliabide aurki ditzakegu sarean, IKT-en baliabide egokia bermatuko duten baliabideak alegia. Ikasleak hausnartzen, parte hartzen eta garatzen lagundu behar diete tresna hauek, baina irakasleak horrelako klase bat antolatzeko eta eramateko gai al dira? Oraindik ez nago oso ziur.

Hurrengo taldeak, hau da bosgarren taldeak Web 2.0-ri buruz hitz egin du, hori ere gehiagotan entzun izan dut. Batez ere, Internet-en inguruan hitz egin dute eta ikasleak horretan segurtasun osoz nabigatzeko beharra azpimarratu dute. 


Sigarren taldeak, berriz ere, konpetentzia digitalari buruz hitz egin digu. Teknologia berriak gure gizartea markatu egin dute, horiek dira aurreko belaunaldiengandik bereizten gaituen faktoreetariko bat eta eskolan horren islada egon beharko litzateke. Horretarako, aurretik askotan aipatu dudan moduan, irakasleek baliabiade eta formakuntza egokiak izatea bermatu egin beharko litzateke.

Amaitzeko, zazpigarren taldearen aurkezpena etorri da. eta goian aipatutako gai beraz hitz egin dute. Eskola XIX. mendeko ezaugarrietara moldatu beharko litzatekeela eta eskola tradizionala alde batera utzi. Horretarako guztiz beharrezkoa egiten da IKT-en erabilera.

Saio hau oso errepikakorra egin zait, taldeek landutako gaiak ia berberak izan baitira. Beraz, azkenean oso astuna izan da. Azkenik, esan nahiko nuke klasearen portaera ez dela egokiena izan. Errespetu falta izugarria egin diegu bai gure taldekideei, baita irakasleari ere gure ez etortzearekin, isiltasun faltagatik, etab. Egia da hainbeste aurkezpen egun bakar batean egitea oso astuna egiten zaigula, baina horrek ez du esan nahi edozein gauza egin dezakegunik. Beraz, lotsagarria iruditu zait gaur egin duguna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina