2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

2014ko urriaren 23a

Gaur greba eguna izan da eta horren ondorioz, pertsona gutxi etorri dira klasera. Horren ondorioz, irakaslearekin hurbiltasun handiagoz hitz egiteko aukera izan dugu eta hainbat gauza interesgarri aipatu ditu. 

Guri irakasteko maieutikaren hurbileko metodologia bat erabiliko duela esan digu, harrigarria iruditu zait izan ere hori Sokratesek irakasteko erabiltzen zuen metodologia da. Horren ondorioz, ondorio batera heldu nahiz: pasa den eguneko galderetan erantzundako guztia aurreideiak baino ez dira eta horiek apurtu behar ditudala "benetako ezagutza"-ra heltzeko. Beraz, horrek gure IKT-ei buruz dugun pentsatzeko era aldatuko da.

Klasean irakasleak erabiliko duen metodolgiari buruz hitz egin digu: Ikaskuntza Gurpila, eta gure iritzia eskatu digu. Meotodologia berritzailea da hori eta antolaketa nahiko askekoa, guk autonomia handiagoz lan egin dezagun. Orokorrean, modu horretan lan egiteko prest gaudela adierazi diogu baina nabaritu egin dut gure barnean badagoela erresistentzia apur bat. Ez gaude ohituta horrelako metodologia berria erabiltzera eta beldur dugu zer gertatuko den. Baina hau ez da soilik irakasgai honekin gertatu, beraz normaltzat hartu dut.

http://dineropsi.blogspot.com.es/2013/05/relacion-salario-productividad.html 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina